Iruñerria piztera goaz! kanpainaren barruan Rozalejoko Markesaren Jauregia okupatu zuten atzo iluntzean dozenaka gaztek, Iruñeko Nabarreria kalean. Iruñeko gaztetxe berria zela aldarrikatu zuten.
Gaur goizean goiz, zazpi eta erdiak aldera, Foruzaingoa sartu da eraikinera, eta indarka atera ditu barruan zeuden gazteak. Gainera, haietako gehienakatxilotu egin ditu, ondare publikoa okupatzeaegotzita. Zenbaitzuri desobedientzia eta agintariei aurre egitea ere leporatu diete. Kanpoan okupatzaileei babesa ematen zaudenei, berriz, udaltzainek egin diete aurre, eta liskar horietan ere izan dira zenbait atxiloketa. Iturri ofizialen arabera, 44 dira atxilotuak. Gaztesareak, berriz, 45eko kopurua eman du, eta 46 ere aipatu dituzte zenbait iturrik.
Poliziek bortizki hartu dituztela eta zenbaitzuri jipoi handiak eman dizkietela salatu dute gazteek.
Berrogei lagunetik gora atxilotu dituzte Iruñeko gaztetxe berria eratzeko eraikin bat okupatzen ari zirela
Nabarreria kaleko Rozalejoko jauregia atzo iluntzean okupatu zuten, =i Iruñerria piztera goaz!=i kanpainaren baitan. Goizeko lehen orduan Foruzaingoa sartu da barrura, eta gazteak kanpora atera eta asko atxilotu egin ditu. Gainera, okupatzaileetako zenbait bortizki jo dituztela salatu dute gazteek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu