GIZARTEA

Berrogei pertsonak Erbiko udalekuak utzi behar izan dituzte euri jasagatik

31 gaztek eta bederatzi begiralek Erbiko udalekuak (Araba) utzi dituzte bart gauean, ekaitzak eragindako uholdeengatik. Gaua Llantenoko eskolan pasatu dute.

2017ko uztailaren 10a
08:29
Entzun

Kanpalekuko arduradun bat 21:50 aldera emergentzia zerbitzuekin jarri zen harremanetan. Gaua pasatzekoak ziren kanpin dendak urez beterik geratu baitziren ekaitzaren ostean. Babes Zibileko kideak, Gurutze Gorriko boluntarioak eta Ertzaintzaren autoak berehala joan ziren kanpalekua zegoen lekura. Bertatik, Llantenoko eskolara eraman zituzten 31 gazte eta bederatzi begiraleak. Kanpalekua Llantenotik bost kilometrotara dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.