Infozazpi irratian hitz egin du absoluzioaren berri izan eta gutxira Ion Telleria auzipetu eta irrati kate horretako esatariak. Epaiarengatik pozik agertu da, nahiz eta aitortu duen ez duela oraindik irakurtzeko aukerarik izan, eta uste du "justiziari begira" absoluzioa zela "aukera bakarra".
"Zama handia" kendu dute gainetik, baina erantsi du auzia ez zela berrogei auzipetuena, "herri honen kontua" baizik: "Aurrerantzean lortu behar dugu hemengo gehiengoa izatea mintzo dena, ez Madrilgo lau epaile". Hala ere, oroitarazi du "arrazoi berdinengatik jende asko" dagoela espetxean: "Urratsak eman behar ditugu".
Twitter bidez ere adierazi dute poza gazteetako batzuek:
Eskerrik asko Euskal Herria! Gaur #40akLibre laster #denakLibre izan arte! Irabaziko dugu!!
— asier (@AsierColoma) June 11, 2014
eskerrik asko! gure ondoan egon zareten guztioi! zeun berotasuna eta animoak emateagatik. Zeuek barik ez genuke lortuko #40aklibre
— Haritz Petra (@Hiro_vuelta) June 11, 2014
Eskerrik asko danoi emandako berotasun ta babesagatik. Guztion artean lortu dugu #40akLibre
— Mikel Ayestaran (@mikel_ayesta) June 11, 2014