Gaur goizean hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek bat egin dute Herrira mugimenduak euskal presoak Euskal Herriratzearen alde azaroaren 10ean Baionan egingo duen manifestazioarekin. Kepa Martinez de Lagosek eta Igone Lamarainek irakurri dute manifestua, eta azpimarratu dute, beste gatazka batzuetan bezala, Euskal Herrian ere presoen eta iheslarien afera konpontzea beharrezkoa izango dela. "Gatazkaren oinarriak eta ondorioak konponduko dituen bidea da denok nahi duguna", esan dute.
Aieteko nazioarteko konferentzian jasotakoa gogoratuz, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, gaixotasun larriak dituztenak askatzea, 197/2006 doktrina bertan behera uztea, zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak beteak dituztenak aske uztea, bakartze egoerak bertan behera uztea eta euskal iheslarien aurkako jazarpena amaitzea eskatu dute. "Iritsi da garaia Euskal Herriko herritar oro bakearen eraikitzaile izateko; hau da, Euskal Herrian bakea izan dadin sortzen ari den dinamika herrikoiaren aktore zuzenak izateko".
SINATZAILEAK
Alderdiak:
Alternatiba.
Aralar.
Ezker Batua-Berdeak.
Ezker Abertzalea.
Eusko Alkartasuna.
Sindikatuak:
Hiru.
EHNE.
ESK.
LAB.
Eragile sozialak:
Bai Euskal Herriari.
Behatokia.
Oroimen Historikoa Berreskuratzen (Ezker Abertzale Historikoa).
Eusko Lurra Fundazioa.
La Haine Euskal Herria.
Euskal Herrian Euskaraz.
Lokarri.
TAT.
Askapena.
Ikasle Abertzaleak.
Hau Pittu Hau Bilboko konpartsa.
Hor Dago Abante Bilboko konpartsa.
Gasteizko Gaztetxea.
Komite Internazionalistak.
Hala Bedi Irratia.
Martxoak 3 elkartea.
Eleak Plazara.
Etxerat elkartea.
Boltxe kolektiboa.
Euskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrak.
Euskal Herriko Apez Koordinakundea.
Herria2000 Eliza.
Esait.
Euskal Herriko Bilgune Feminista.
Gazte Abertzaleak.
Ezkerretik Bilduz.
Salhaketa (Araba eta Bizkaia).
Plataforma Erabaki.
Harrera Taldea.
Arabako Emakumeen Asanblada.
Jaiki Hadi.
Gasteizko Txoznak.
Gorripidea.
Colectivo Antimilitarista Gasteizkoak.
Arabako Pentsionistak Lanean.
Zeledon kultur elkartea.
Gasteizko Nesken eta Blusen Elkartea.
Jare dantza taldea.
Gasteizko bizilagunen elkarteak. Errota Zaharra.
Giza Eskubideen Behatokia