euskal herria

Berrordaintze sistema "luze gabe" ezarriko dutela iragarri du Darponek

Esan du herritarrek ez dutela dirua aurreratu beharko, eta "ahalik eta gutxien" kobratuko zaiela.

2013ko maiatzaren 20a
14:18
Entzun

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur goizean Onda Vasca irratian esan du botiken berrordainketa ez duela gustuko, baina luze gabe ezarriko dutela Osakidetzan. Gaineratu du, beste sistema batzuetan gertatzen ez den bezala, Jaurlaritzak ezarriko duen horretan herritarrak ez duela dirua aurreratu beharko, eta kopuru txikiak ordaindu beharko dituztela herritarrek. Horrela, azaldu du pentsiodunek hilean ez dutela zortzi eurotik gora ordaindu beharko, eta pentsiodun ez direnek botikaren %10 gehiago ordainduko dutela gaineratu du.

Elkarrizketa horretan onartu du Osakidetzako 30.000 langileei lan gehiago eskatzen zaiela lehengo soldataren truke, baina egoera ekonomikoarekin argudiatu du hori, eta esan du "elkartasunagatik bakarrik bada ere" Osakidetzako langileak ezin direla bereizi kalean den egoeratik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.