Berrueta eta Sanchiz ere gogoan izan ditu EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarrean, minutu batez isilik egon dira alderdi guztiak 2004ko martxoaren 11ko erasoko biktimen omenez, eta PSE-EEko Jose Antonio Pastorrek kritikatu egin du koalizioak Berrueta eta Sanchiz gogoratu izana.

2014ko martxoaren 13a
17:17
Entzun

Jose Antonio Pastor PSE-EEko legebiltzarkideak proposatu du omenaldia egitea, eta talde guztiek onartu dute. Altxatzean, Angel Berruetaren eta Kontxi Sanchizen izenak aipatu dituzte EH Bilduko legebiltzarkideek, biak hil eta hamar urtera. Pastorrek berak, ordea, Twitter sare sozialean kritikatu du koalizioaren jarrera. Isilunea haustea eta "estilo txarra" izatea egotzi dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.