Asteartean eskainitako prentsaurrekoan Gurasoak taldekoek esan zutenez, "epaiketa hastearekin batera, mobilizazioetan parte hartu genuen auzokideok uste dugu berriro ozen entzun behar dela gure mezua, eta horregatik kalera aterako gara, erakusteko beste behin zure ondoan gaituzula, eta erailketaren aurrean justizia exijitzeko".
Hilketa gertatu eta berehala manifestazioa eta protestak antolatu ziren. Epaiketa bera baino lehenago, urteurrenarekin batera, hainbat dendarik eta bizilagunek manifestazioa antolatu zuten Iruñean, eta auzoan, berriz, lan geldialdia egin zuten.
'Berrueta Auzita'
Berruetaren hilketa salatzeko manifestazioa egingo dute Iruñean
Angel Berruetaren hilketaren inguruko epaiketa egiten ari dira egunotan Nafarroako Lurralde Auzitegian, eta gaur, hilketa hori salatzeko manifestazioa egingo dute Iruñean, 18:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu