politika

Berruetaren senideek hilabeteotan jasan dituzten eraso eta mehatxuak salatu dituzte

Anjel Berruetaren alargunak eta seme-alabek azken hilabeteotan jasan dituzten eraso eta mehatxuak salatu dituzte. Ahozko epaiketaren irekiaren berri eman zenetik eraso horiek aregotu egin direla esan dute, gainera. Jakinarazi dutenez, hilko dituzten mehatxuak jaso dituzte telefonoz, okindegiaren atarian jarritako loreak apurtu dizkiete, kotxeen gurpilak zulatu dizkiete, eta asteburuan dendako kristala hautsi zieten.

2004ko abenduaren 29a
17:06
Entzun
Anjel Berruetaren alargunak eta seme-alabek azken hilabeteotan jasan dituzten eraso eta mehatxuak salatu dituzte. Esan dutenez, ahozko epaiketaren irekieraren berri eman zenetik eraso horiek areagotu egin dira. Hiltzeko mehatxuak egin dizkiete, okindegiko kristala apurtu, auto bati lau gurpilak eta furgoneta bati bi gurpil zulatu zizkioten, eta Angel Berrueta hil zuten lekuan jarritako loreak hautsi edo eraman izan dituzte.

Berruetaren alargunak esan duenez, ez da azken erasoa izanen eta ikerketa egitea espero dute. “Gu ere martxoaren 11ko biktimak gara” esan du “hasieratik gezurretan ibili ez balira, Angel bizirik legoke”.

Jokin Elarre Abokatuak, eraso horien aurkako lau salaketa jarri dituztela azaldu du, eta guztiak sumario berdinean sartzen saiatuko direla. Gaineratu duenez, eraso gehiago gertatuko balira haiek ere salatuko lituzkete. Elarrek esan duenez, “antolatutako ekintzak” dira eta ez da "ganberro" batzuek egina.

Gurasoak taldeko Mikel Vazquezek, “familiak pairatzen duen tortura eta jazarpena” salatu ditu eta "bigarren mailako biktimen trataera" jasotzen ari direla kritikatu.

Angel Berrueta martxoaren 13an hil zuten, tiroz eta labankadaz. Valeriano de la Peña Espainiako polizia, eta haren semea zein emaztea epaituko dituzte hilketagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.