Ez da ezustekorik izan. Espainiako Diputatuen Kongresuak atzera bota du EAJk Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan duen ordezkaria kargutik kentzeko mozioa, PPren eta UPDren botoekin, PSOE abstenitu e gin da, eta CiUk, Ezker Anitzak eta Amaiurrek bozkatu dite alde.
"Carlos Urkijok uste du mozorrodun borrokalaria dela". Aitor Esteban EAJren diputatuaren hitzak dira. Estebanek salatu du, besteak beste, Urkijok ez diela kasurik egiten euskaraz bidalitako eskaerei. Amaiurrek emendakina jarri zion EAJren testuari, gobernuaren ordezkariaren figura deuseztatzea eskatuz; Eusko Legebiltzarrean alde bozkatu arren, Estebanek jakinarazi du EAJk aurreratu du ez duela horren alde egingo.
Jon Iñarritu Amaiurren diputatuak hitz egin du gero, eta alderdiaren postura defendatu: "Arazoa EAEra eta Nafarroara bidalitako gobernuaren ordezkaritzaren figura da". Iñarrituk baieztatu du Urkijo "piromanoa" dela, eta gustatzen ez zaizkion erakundeek hartutako ehunka erabakiren atzetik ibiltzen dela. Urkijok abiatutako auzien zenbatekoa ere nabarmendu du Iñarrituk: "Ez zenukete bidaliko ongi moldatu nahi duzuen herrialde batera".
IUk esan du Urkijo ez dela gaitzespena eta kargutik kentzea merezi duen bakarra ordezkari bakarra. Kataluniako Parlamentuak Espainiak bertan duen delegaritza nola arbuiatu zuen gogoratu zuen CiUk.
Odon Elorza sozialistak hitza hartu duenean, berriz, jakinarazi du PSOE abstenitu egingo zela bozketan; Urkijoren auzia EAJ eta Amaiurren arteko gatazka besterik ez dela esan du. Gobernuaren ordezkari batzuek "akatsak" egin dituztela ere baieztatu du Elorzak, noren inguruan hitz egiten zebilen argitu gabe. PPk, berriz, mozioa EAJ Bildurengana hurbiltzeko aitzakia besterik ez dela.
Iragan astean aurkeztu zuen mozioa EAJk Kongresuan. Orduan jakinarazi zuen PPk ez zuela Urkijo kargutik kentzeko asmorik. Dena den, aitortu zuen Espainiako Gobernuak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan duen ordezkariak abiatutako prozesuen kopurua "nabarmena" zela. Guztira, 537 salaketa egin ditu Urkijok 2012ko urtarrilean kargua hartu zuenetik.