auzitegiak

Bertan behera utzi dute Alokabidek agindutako etxe kaleratze bat

Etxegabetzea "bidegabea" litzatekeela ebatzi du epaileak, maizterraren diru sarrerak gutxitu izana kontuan ez hartzeagatik.

2014ko ekainaren 30a
11:16
Entzun

Arabako STOP Kaleratzeak plataformak gaur zabaldu duen epaiaren arabera, etxe maizterrak 2007an sinatu zuen lehen kontratua Alokabiderekin. Bertan jasotzen zen urtean urteko diru sarreren arabera berrituko zela kontratua.

Hala, lehen kontratu hura amaitu zenean, 2012an, beste akordio bat sinatu zuten, eta 2010eko errenta kontuan hartuz, 353 euroko alokairua ezarri. Baina itun berriak ez zuen aurreikusten alokairua berritzea, eta, beraz, kopuruari eutsi zioten, maizterraren diru sarrerak gutxitu zirenean ere. Ondorioz, duela bi urte maizterrak eskatu zionean Alokabideri kontratua berrikusteko, hark uko egin zion.

Orain, Gasteizko epaitegiek arrazoia eman diote maizterrari, eta Alokabidek agindutako etxe kaleratzea geldiarazi dute, eta zalantzan jarri dituzte alokairua kalkulatzeko erabilitako bideak.

Hipoteka exekuzioak

Espainiako Estatistika Institutuak kaleratu berri dituen datuen arabera, urtarril eta martxo bitartean 103 hipoteka exekuzio egin dituzte EAEn eta beste 89 Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.