Bertan behera utzi dute aurtengo Hondarribiko alardea

Koronabirusaren krisiak eraginda hartu du erabakia Alarde Fundazioak. Jaizkibel konpainiak jakinarazi du duela hamar egun bidali ziotela gutun bat alkateari, gaiaren inguruan hitz egiteko.

Alarde baztertzaileko kideak, Jaizkibel konpainiari bizkarra ematen, 2018an. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Maider Galardi
2020ko maiatzaren 29a
20:18
Entzun

Hondarribiko (Gipuzkoa) Alarde Fundazioak erabaki du aurtengo desfilea bertan behera uztea. Koronabirusak eragindako osasun krisiarengatik hartu dute erabakia, Irungoak orain aste batzuk egin moduan. Irailren 8an izaten da Hondarribiko alardea, baina erabakia zenbait hilabete lehenago hartzea ebatzi du fundazioak, "Esperantza faltsuak eta bete ezin daitezkeen espektatibak" ekiditearren.

Jaizkibel, kritiko

Jaizkibel konpainiak, berriz, jakinarazi du gutun bat bidali ziotela Jokin Sagarzazu alkateari orain bi aste, herriko festen inguruan batzen diren eragile guztiak biltzeko eskatuz. Asmoa zen osasun krisiak eragindako egoeraren gaineko balorazioa egitea, festekin zer egin erabakitzeko. Hala zioen gutunak: "Egoerak iradokitzen dugu Hondarribiko festak, eta, noski, Alardea bera kolokan egon daitezkeela. Kolokan eta birplanteamendu baten beharrean. Ikuspuntu horretan kokaturik proposatu nahi dizuegu gure hiriko festetan parte hartzen dugun eragileok bilduko gaituen mahai bat osatzea". Mahai horretan Alarde Fundazioa, Jaizkibel konpainia, txosnak, kultur taldeak eta ostalariak egotea proposatu zuen Jaizkibelek, baina Alarde Fundazioak bere aldetik hartu du erabakia: "Alarde Fundazioak gutunaren berri izan du eta eta aurreratu egin nahi izan dira beren erabakiaren berri emanez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.