17 urterekin murgildu zen Sahararen eskubideen aldeko borroka baketsuan Hassana Aalia (Aaiun, 1989), eta, 2010eko Gdeim Izik protesta kanpalekuko gertakarien ondorioz, bi aldiz epaitu eta bigarrenean bizi osoko espetxe zigorra jarri zion auzitegi militar batek. Torturak ez ezik, defentsarako eskubidea ere urratu zaiola salatu dute giza eskubideen elkarteek.
Espainiak ukatu egin zion asiloa. Joan den urtarrilaren 19an ukatu zion babes eskubidea Aaliari Espainiako Barne Ministerioak, eta hamabost egunen buruan Espainiako Estatutik alde egin behar zuela ohartarazi zion.
Auzitegi Nazionalak, ordea, behin-behinean bertan behera utzi du hura kanporatzeko agindua, babes helegitea aintzat hartzea erabaki baitu. Asilo eskubidea eman edo ez erabaki beharko du orain.
Última hora: La AN ha admitido la medida cautelar presentada y suspende la ejecución de la orden de salida del territorio a @HassannaAalia
— Hassanna Aalia (@HassannaAalia) March 28, 2015