hezkuntza

Bertendonako irakasleek itxialdia utzi dute

Hizkuntz eskakizuna lortu ez eta beraien egonkortasuna galdu zutela salatzeko Bilboko Bertendona ikastetxean itxialdia egiten ari diren irakasleekin bildu zen atzo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Tontxu Campos. Uztailaren amaierarako haien eskariak aztertu eta erantzunen bat ematekotan geratu zen Campos. Hezkuntza Sailak atera duen oharraren arabera, atzoko bilera legegintzaldi hasieran hezkuntzako kolektibo eta eragile desberdinekin egiten ari diren bileretako bat da. Irakasleek "momentuz" protesta baztertzea erabaki dute, Sailburu berriaren "jarrena ona" ikusita.

2005eko uztailaren 12a
20:00
Entzun
Camposek irakasleei esan zien beraien egoera ezagutzen zuela komunikabideen bitartez, baina zuzenean ezagutu nahi zituela haien iritziak. Hezkuntza Sailak gaur jakinarazi duenez, irakasleen eskariak idatziz jasota daude, eta haiek erantzuna izango dutela azpimarratu dute. Erantzun aurretik, gaiaren inguruko txostenak aztertuko dituztela diote.

140 egun daramatzate itxialdian irakasle horiek, Bilboko Bertendona ikastetxean. Hizkuntz eskakizuna lortzeko liberatuta egon dira ia hiru urtez 157 irakasle, soldata kobratuz. Baina, hiru urteren ostean gutxieneko maila lortu ez dutenez, postu finkoa galdu dute, eta zerrenda irekietara pasatu dira. Postu finkoa itzultzeko eskatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.