Korrika

Bertso Korrikari esker bertsolaritzara hurbiltzen ari dira euskara ikasleak

Euskal Herriko 25 herritan ari dira egiten Bertso Korrika, bertso-eskolek, AEK-k eta Bertsozale Elkarteak sortutako ekimena. [YouTube]http://youtu.be/fMoUH6XZ1-A[/YouTube]

jon eskudero
2013ko martxoaren 8a
11:32
Entzun

Korrikaren 18. edizioa ate joka dagoela, nonahi antzeman daiteke lasterketa erraldoiaren usaina. Esaterako, Euskal Herriko hainbat herritan ari dira egiten Bertso Korrika, bertso-eskolek, Bertsozale Elkarteak eta AEK-k sortu duten ekimena. Bertso Korrikaren bidez, bertsolaritzara hurbildu nahi dituzte euskara ikasleak. Hainbat helburu ditu ekimenak: Korrika herrian girotzea, euskara ikasten ari direnek bertso saio bat entzutea, herriko bertsolari gazteei kantatzeko aukera ematea eta kalean euskaraz elkartzea herriko euskal hiztunak eta euskara ikasten ari direnak. 25 herritan dago antolatuta Bertso Korrika —batzuetan egin dute jada—; ehun bertsolari ari dira parte hartzen, eta 20 gai-jartzaile.

Dena den, parte hartze garrantzitsuena euskara ikasten ari direnenena da. Andoainera (Gipuzkoa) eraman zuten ekimena, eta hainbat euskara ikasle elkartu ziren. Adi-adi jarraitu zituzten Amaia Agirre bertsolariaren azalpenak, eta bertso saio bat lehenengo aldiz zuzenean ikusteko aukera izan zuten askok eta askok. Esker oneko azaldu ziren, eta euskara ikasten jarraitzeko gogoberrituta geratu zirela aitortu zuten gehienek.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.