Donostiako Aste Nagusia

Bertsolariek Easo plaza bete dute

Gauean, Su Ta Gar taldeak kontzertua emango du Saguesen.

2011ko abuztuaren 17a
17:41
Entzun

Donostiako Aste Nagusiak egina du jadanik bidearen erdia. Hala ere, ikusteko, entzuteko eta bizitzeko asko geratzen da oraindik Gipuzkoako hiriburuko kale eta plazetan.

Gaur eguerdian, adibidez, bertso saio batek Easo plaza leporaino bete du. Oholtza gainean errima dotoreak egin nahian aritu dira Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Amaia Agirre eta Beñat Gaztelumendi; gaiak jartzeko lana Josu Goikoetxeari egokitu zaio.

Bertso saioa hasi baino lehenago, 11:00etan, askoz ere giro lasaiagoa sumatzen zen Easo plazan. Irakasle batek zuzendurik, tai txi ikastaroa egiten aritu dira. Hasiberrientzako irakaspenak zirela-eta jende nahikotxok egin du ahaleginak.

Atzo Donostiako piratek umeei eskaini zieten eguna; ume batzuek, ordea, ezin izan zuten jolasetara joan gaixorik daudelako. Piratek ez dituzte horiek bazterrera utzi nahi izan, eta, horregatik, gaur Ezkila kapitaina eta Porrotx Donostiako Ospitalean izan dira han dauden umeak bisitatzen.

Gauean, Su Ta Gar taldeak kontzertua emango du Saguesen. Baina erromeria nahiago duenak Unsain anaiekin dantzan aritzeko aukera izango du La Flameka gunean, kaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.