ZORNOTZAKO ERASOA

Bertze mutil bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta: hamalaugarrena

Barakaldon atzeman dute mutila: adingabea da. Jipoitutako 23 urteko gizonezkoa egonkor dago, baina larri. Atzo atxilotutako 19 urteko gaztea espetxeratu egin dute.

Erasoa salatzeko Zornotzan egindako protesta bat. BERRIA
2021eko abuztuaren 5a
17:58
Entzun

Ertzaintzak bertze adingabe bat atxilotu du gaur joan den uztailaren 25ean Zornotzan (Bizkaia) gertatutako erasoarekin lotuta: atxilotzen duten hamalaugarren gizonezkoa da. Barakaldon atzeman dute (Bizkaia). Guztira zazpi adingabe eta zazpi adinez nagusi dira 23 urteko mutil bati jipoi bat emateaz akusaturiko gizonezkoak. Horietako sei, adinez nagusiak denak, preso sartuak dituzte. Izan ere, atzo atxilotutako 19 urteko gaztea ere espetxeratu egin dute gaur.

Zaurituriko mutilaren senideek jakinarazi dutenez, bertzalde, jipoituriko gaztea egonkor baina larri dago, Gurutzetako erietxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.