"Lorpen handia" da, Sortzen-en ustez, Nafarroa osoan D ereduan matrikulatzeko aukera izatea. Eta lorpen handi hori besarkada erraldoi batekin ospatu nahi dute.
Tafallan egingo dute Besarkatu, bereziki azpimarratzekoa iruditzen baitzaie han, Caparroson eta Lodosan D ereduko lerroak sortu izana. Jaiaren ardatza elkar besarkatzea izango da.