Iruñeko udaltzainek pertsona bat atxilotu dute gaur goizean, Villavesaren entzierroan. Urtero bezala, Uztailak 15 mugimenduko kideek sanferminen ondorengo entzierroa antolatu dute, eta trafikoa moztu dute. Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, gazte bat San Ferminez mozorrotu du eta paretara igo da. Besteek kantu eta algara artean kantatu diote.
Beste gazte bat Miguel Indurain txirrindulari ohiaz mozorrotu, eta bizikletarekin bestazaleen atzetik joan da. Arazorik gabe joan da entzierroa, Telefonicara iritsi diren arte, trafiko moztu dutenean. Iruñeko udaltzainak Espainiako Poliziak lagunduta jardun dira; bestazaleen aurka kargatu dute. Atxilotua epailearen aurrera noiz eramango zain daude.