Beste 1.000 kutsatu Hego Euskal Herrian, eta 43 ospitaleratu

Hegoaldeko ZIUetan 85 pertsona daude gaitzak jota.

PCR proba bat egiten Gurutzeetako ospitalean. MARISOL RAMIREZ
2021eko abuztuaren 8a
14:42
Entzun

Azkeneko 24 orduetan 1.000 kutsatu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Horrek esan nahi du birusaren transmisioak azken egunetako joera mantentzen duela; hau da, pixkanaka bada ere, apaltzen ari dela. Ostiralean 1.118 kasu atzeman zituzten, 9.894 proba diagnostiko eginda; azken orduetan, test gutxiago egin dituzte, PCRak eta antigenoak aintzat hartuta: 8.452.

Lurraldez lurralde, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, Bizkaian 472 positibo atzeman dituzte, Nafarroan 189, Gipuzkoan 188, Araban 114, eta EAEtik kanpo bizi diren 37.

Ospitaletako egoerari dagokionez, Hegoaldeetako ospitaleetara beste 43 lagun eraman dituzte. ZIU zainketa intentsiboen unitatean 85 pertsona daude gaitzak jota: bezperako kopuru bera.

Bada aintzat hartzeko datu bat. Izan ere, joan den uztailaren 2tik aurrenekoz, 200 kasu baino gutxiago detektatu dituzte Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.