Beste 11 kantonamenduetan 2008an hautatu zituzten

2011ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Hiru urtetik behin arraosatua da Kontseilu Nagusia. 2008an iragan ziren Ipar Euskal Herriko 11 kantonamendutako bozak: Angelu hegoaldea, Miarritze ekialdea, Bidaxune, Ezpeleta, Hendaia, Baigorri, Donibane Lohizune, Uztaritze, Donapaleu, Maule eta Hiriburu. Eskuina nagusitu zen zortzi kanonamendutan, eta ezkerrak bi kontseilari lortu zituen bakarrik. Abertzalea den baina etiketarik gabe aurkeztu zen Alain Iriartek ere aulkia lortu zuen, eta eskuinari adierazi zion sostengua. Ezkerreko alderdi abertzaleak EH Bairen barnean aurkeztu ziren, eta emaitza onak atera zituzten. Baigorrin eta Uztaritzen bigarren itzulira pasatzea lortu zuten, baina gutxigatik ez zuten lortu kontseilaririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.