Beste 11 lagun hil dira COVID-19arekin, martxoaren 18tik kopuru txikiena

Guztira, 1.791 pertsona hil dira Euskal Herrian. PCR proben bidez, beste 103 pertsona gaixotu direla baieztatu dute.

Anbulantzia bat COVID-19a izan dezakeen pertsona bat artatzen. GORKA RUBIO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2020ko maiatzaren 2a
13:18
Entzun

Hildako berrien kopurua nabarmen jaitsi da: COVID-19a zuten beste 11 pertsona hil dira azken orduetan. Beherakada nabaritu da atzo iragarritako hildako kopuruarekin alderatuta –23 izan ziren– , eta martxoaren 18tik ez ziren hain hildako gutxi erregistratu egun batean –bost izan ziren orduan–. Horrenbestez, Euskal Herrian 1.791 dira COVID-19arekin hildako pertsonak.

PCR bidez baieztatu dituzten kasuen kopurua ere eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Hain zuzen, beste 103 kasu antzeman dituzte proba horiek erabilita.

Gainera, 763 pertsonak ospitaleratuta jarraitzen dute Hego Euskal Herriko erietxeetan, eta horietako 129 ZIUetan daude. Hala ere, gero eta gehiago dira sendatu edo ospitaleko alta jasotzen dutenak. Gaur beste 521 izan direla iragarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.