Igandeko testetan atzemandako COVID-19 kasuen berri eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, eta, datuon arabera, positibo tasa %4,5 da Hego Euskal Herrian. 6.294 PCR eta antigeno proba egin zituzten Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako osasun zerbitzuek, eta 283 positibo atzeman.
Herrialdeka, Bizkaia da kasu berri gehien duen lurraldea: 136 atzeman zituzten atzo; Gipuzkoan, 66 positibo detektatu zituzten; Araban, 41; eta Nafarroan, 40.
Ospitaleen egoerari dagokionez, Osakidetzak jakinarazi du COVID-19az kutsatutako hamalau pertsona ospitaleratu zituztela atzo, eta, oraintxe, 97 paziente larri daudela ZIU zaintza intentsiboetako unitateetan.