Beste 315 positibo atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak

Azken orduotan COVID-19a duten 47 paziente ospitaleratu dituzte osasun sistemek

arantxa iraola
2021eko irailaren 9a
14:10
Entzun

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, COVID-19arekin kutsatutako beste 315 positibo atzeman dituzte. Bizkaian 120, Gipuzkoan 83, Nafarroan 81 eta Araban 27. Osakidetzak jakinarazitako lau kasu beste jatorri bateko pertsonenak dira. Denera 7.008 test egin zituzten atzo eta %4,4k eman zuten emaitza positiboa. Berriki lortu da %5eko langa jaistea, eta garrantzitsua da: OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, ezinbesteko urratsa da gaitza kontrolpean hartzen hasteko, beste hainbat aldagairen artean.

Erietxeetan sumatzen ari da oraindik izurriaren eragina; 47 pertsona eraman behar izan dituzte igaro ordutan ospitaleetara COVID-19ak jota. ZIU zainketa intentsiboen unitateetan denera 77 paziente daude, 57 Osakidetzako erietxeetan eta gainerakoak Osasunbidekoetan.

Oro har, hala ere, izurriaren eboluzioarekin lotutako aldagai gehienak ari dira beheraka. Hamalau eguneko kasuen intzidentzia metatua, adibidez, horren erakusgarri. Nafarroan eta Araban 200 kasuko langatik beherakoa da jada; 167 eta 183. Mugatik gertu-gertu dago Bizkaian eta Gipuzkoan: 209 eta 210. Abuztuaren hasieran, Arabak zuen tasa apalena: 664. Gaur ez da gaitzarekin lotutako heriotzarik jakinarazi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.