Beste 602 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

Positibo tasa gomendatutakoa baino handiagoa da oraindik ere, baina hor ere nabaritu da beherakada: %8,4koa da.

Erizain bat PCR probak egiten, Ordiziko baheketan. GORKA RUBIO/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko abuztuaren 27a
12:57
Entzun

Bosgarren olatua atzeraldian da: beheranzko joera bermatu dela berretsi dute osasun agintariek, eta datuek ere horixe diote. 602 kasu jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, azken egunetako joera bertsuan bada ere, nabaritu da jaitsiera datuetan. 100.000 biztanleko intzidentzia tasa ere badoa behera, pixkanaka-pixkanaka; hala ere, mugarritzat jarritako %5a ganditzen du oraindik: %8,4koa da.

Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien: 266 izan dira. 174 izan dira Gipuzkoan, 66 Araban, eta 87 Nafarroan.

Bilakaera epidemiologikoaren hobetzea mantsoagoa da, askoz, ospitaleetan. Atzo beste 49 gaixo izan ziren Osakidetzako eta Osasunbideko ospitaleetan. Egun 400dik gora daud eospitaleratuta, horietatik 96 ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.