Beste 640 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Positibo tasa %10,2 da.

Erizain bat, Iruñean PCR probak egiten, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES / EFE
2021eko abuztuaren 22a
14:20
Entzun

Beherantz doaz osasun zerbitzuek egunero jakinarazten dituzten COVID-19 kasuak. Osakidetzak eta Osasunbideak beste 640 kasu atzeman zituzten atzo; uztailaren 2tik erregistratutako kopururik txikiena da. Denera 6.305 proba egin zituzten, eta, beraz, positibo tasa %10,2 da.

Lurraldeka, positibo gehien Bizkaian atzeman dira: 248. Gipuzkoan 186 izan dira, Nafarroan 100, eta Araban 88.

Ospitaleei dagokienez, 33 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta ZIUetan 110 gaixo daude, atzo baino bederatzi gehiago. Maiatzaren 29tik izandako kopururik handiena da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.