Datuak

Beste 641 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Beste 43 paziente daude birusarekin erietxeratuta Hegoaldean, eta guztira 451 pertsona daude ospitaleratuta.

Baheketa Lesakako gazteei (Nafarroa), artxiboko irudian. JAGOBA MANTEROLA/ FOKU
edurne begiristain
2021eko abuztuaren 16a
12:53
Entzun

COVID-19aren transmisioari buruzko azken datuek erakusten dute behera egin duela egun bakarrean zenbatutako kutsatze kopuruak Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sistemek jakinarazi dutenez, atzo beste 641 kasu positibo zenbatu ziren Hego Euskal Herrian egindako testetan. Guztira, PCR probak eta antigeno testak kontuan izanda, 6.111 proba egin ziren, eta, beraz, %10,4 izan zen positiboen ehunekoa. Lurraldeka, Bizkaian 293 kasu izan ziren; Gipuzkoan, 150; Nafarroan, 97, eta, Araban, 85. Gainera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du birusarekin eri zen pertsona bat zendu dela herrialdean.

Birusak Hego Euskal Herriko ospitaleetan duen eraginari dagokionez, Osakidetzak eta Osasunbideak 43 lagun ospitaleratu zituzten atzo gaitzarekin. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako informazioaren arabera, oraintxe bertan guztira 451 lagun dira birusarekin erietxeratuta. Bezperan baino hogei gutxiago dira. Gainera, zehaztu dutenez, horietako 99 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude, larri, bezperan baino zortzi gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.