Datuak

Beste 691 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, 8.120 test egin zituzten atzo, eta horietatik %8,5ek eman dute positibo.

Donostia ospitaleko larrialdietako sarrera, joan den astean. GORKA RUBIO / FOKU
2021eko maiatzaren 2a
16:34
Entzun

Koronabirus kasuek apur bat behera egin zuten atzo, baina ez positiboen tasak: 691 kasu atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian egindako probetan. Orotara 8.120 test egin zituzten atzo, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dutenez, eta horietatik %8,5ek eman zuten positibo —OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurritea kontrolpean edukitzeko jarritako %5eko langaren gainetik oraindik, beraz—. Herenegun %6,5ek eman zuten positibo.

Lurraldeka, Bizkaian atzeman zuten kasu gehien: 298. Gipuzkoan 208 positibo detektatu dituzte, Nafarroan 106, eta, Araban, 75.

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, 226 lagun daude gaur egun Hego Euskal Herriko ZIUetan. Apurka kopuru hori egonkortzen ari dela dirudi. Gaur, gainera, bertze 64 lagun ospitaleratu dituztela jakinarazi dute. Nafarroan gizon bat zendu zen atzo, halaber, koronabirusaren ondorioz: 52 urte zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.