Beste 772 kasu atzeman dira Hegoaldean

Igandeko proben %8,9k eman dute positibo.

Baheketa bat Lazkaon (Gipuzkoa), joan den martxoaren amaieran. JON URBE/ FOKU
edurne begiristain
2021eko apirilaren 19a
12:38
Entzun

Transmisioari buruzko datuak kezkagarriak dira oraindik Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 8.624 proba egin ziren birusa detektatzeko, eta 772 kasu atzeman zituzten. Aurreko egunetako datuen aldean, kutsatuen kopurua apalagoa izan da, baina, beste behin, aintzat hartzekoa da egun bakarrean egindako testen zenbatekoa. Izan ere, ohi denez, astegunetan baino proba gutxiago egin ziren atzo.

Igandeko kasuetatik 302 Gipuzkoan detektatu ziren; Bizkaikoak izan ziren beste 253, Nafarroakoak 139, eta Arabakoak, berriz, 71. Beste zazpi positiboak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean erregistratutakoak dira.

OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria izurritea kontrolpean edukitzen hasteko gehienezko muga, eta ehunekoa langa horren gainekoa da egunero. Zehazki, atzoko testen %8,9k eman zuten positibo Hego Euskal Herrian. Datua are larriagoa da Nafarroan: %10,1 izan zen. Osakidetzak egindako testetan, ehunekoa nabarmen txikiagoa izan zen, baina %5etik gorakoa izan zen, halere: %8,7.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.