Beste 778 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

Positibo tasa %5,5 da orain, 14.000 PCR eta antigeno test eginda

PCR proba bat, Lazkaon (Gipuzkoa). JON URBE / FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko maiatzaren 5a
13:19
Entzun

Apaltzeko bidean, baina oso mantso. Egonkortzeko joerari eusten dio COVID-19aren transmisioak Hego Euskal Herrian, baina, lau herrialdeetako datuak aintzat hartuta, bederen, aldaketak ez dira oso nabarmenak. Atzo, 14.044 PCR eta antigeno proba egin zituzten Osasunbideak eta Osakidetzak, eta, horien artean, 778k eman zuten positibo. Atzoko datuen pare, beraz. Positibo tasa %5,5 da orain.

Herrialdeka, beste 61 kasu atzeman dituzte Araban, 366 Bizkaian, 236 Gipuzkoan, eta 108 Nafarroan. Herrialde horretan gehiago nabari da beheranzkoa, eta dezente apaldu da positibo tasa ere: %3,5eraino.

Osasun sarearen egoerari dagokionez, 75 ospitaleratzeren berri eman du Osakidetzak. Orain, 185 gaixo larri daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan. Bestalde, azken astebetean birusak jota 40 pertsona hil direla jakinarazi du Osakidetzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.