Osasuna

Beste 97 lanpostu egongo dira Osakidetzan

Gobernu Batzordeak onartu du Osakidetzako lanpostu kopurua areagotzea. Eibarko ospitale berrira bideratuko dituzte langile horiek.

Jon Darpon Osasun sailburua artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO
2018ko urriaren 9a
14:25
Entzun

Osakidetzak lanpostu gehiago izango ditu; 97 langile kontratatuko dituzte Eibarko (Gipuzkoa) ospitale berrian aritzeko. Gaur goizean onartu du Gobernu Batzordeak. Jon Darpon Osasun sailburuak jakinarazi duenez, guztira 183 langile arituko dira Eibarko ospitalean. Horietako batzuk aurretik ere eskaini diren zerbitzuetan ariko dira, eta gainontzeko profesionalak zerbitzu berrietara bideratuko dira. Lanpostu berri horiekin, 26.497 langile izango ditu Osakidetzak.

Darponek adierazi du ospitalea eraikia dagoela jada, eta datorren astetik aurrera hasiko direla kontratazioak egiten. Egonaldi ertain eta luzeetarako izango da osasun zentro berria. Batez ere, Debabarreneko pazienteentzat izango dira instalazioak, baina baita inguruko eskualdeetako herritarrentzat ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.