Txagorritxuko eta Basurtuko ospitaleetan izandako agerraldiez gain, beste bat ikertzen ari da orain Eusko Jaurlaritzako Osasun saila, Debagoienan; zehazki, Arrasateko Aita Menni ospitalean izan da agerraldi berria. Nekane Murga Osasun sailburuak gaur jakinarazi duenez, ospitale horretan administrazioan lan egiten duten lau langilek positibo eman dute. Kutsatutako langileek ez dute kontakturik izan ospitaleko pazienteekin, Murgaren arabera.
Bestetik, Basurtuko erditze gelak gaur zabalduko dituztela jakinarazi du sailburuak, kutsatzerik ez dagoelako. Herenegun ittxi zituzten Basurtu ospitaleko Iturrizar pabiloiko erditze gelak COVID-19 kasu bat agertu delako. Ordea, egindako PCR proba guztiek negatibo eman dutela esan du Murgak, eta beraz, kutsatzerik ez dagoela gune horretan eta gaur bertan irekiko dutela.
Txagorritxuko ospitaleko agerraldiari dagokionez, «kontrolatuta» jarraitzen du eta aldaketarik ez da izan azken egunetan, Mugaren arabera. Zazpi positibo daude, beraz, atzotik ez da positibo berririk egon.
Bestalde, atzoz geroztik PCR proben bidez 21positibo berri antzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik bederatzina Gipuzkoan eta Bizkaian izan dira, eta hiru Araban. Gainera, bi pertsona hil dira koronabirusagatik.