Euskal presoak

Beste bi euskal preso gerturatzeko agindu du Madrilek

Fernando Alonso Abad eta Emilio Salaberria Etxebeste hurbilduko dituzte, hurrenez hurren, Pontevedratik (Galizia) Asturiasera eta Coruñatik (Galizia) Kantabriara. Espainiako Espetxe Zaintzak eman du agindua, berri agentzien arabera.

Etxerat-en elkarretaratzea igandean, Memoriaren Egunaren harira. ENDIKA PORTILLO, FOKU.
2018ko azaroaren 13a
07:38
Entzun

Alonso Abaden eta Salaberria Etxebesteren espetxe aldaketekin —biak dira EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideak—, irailetik, sei izango lirateke Espainiako Gobernuak hurbildutako euskal presoak. 25 urteko zigorra du Alonso Abadek, eta 1996ko abuztutik dute preso. Salaberriak, berriz, 20 urteko zigorra du, eta 2002ko martxotik dute kartzelan. Biek dituzte beteta, beraz, zigorraren hiru laurdenak.

Irailean bertan, Marta Igarriz hurbildu zuten Logroñora —2. graduan da—, Castellotik (Herrialde Katalanak), eta Kepa Arronategi Zuerara —gaitz larriak dituzten presoetako bat da—, Almeriatik. Urriaren 29an, Jesus Maria Gomez gerturatu zuten Asturiasera, Coruñatik (Galizia), eta azaroan Jagoba Codo Logroñora —gaitz larria du—, Castellotik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.