Beste bi gazte atxilotuta txupinazoko istiluekin lotuta

2010eko uztailaren 7a
16:50
Entzun
Iruñeko udaltzainek denera hiru gazte atxilotu ditu txupinazoaren garaiko istiluekin lotuta, gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez. Lagun batzuek Iruñeko Udaletxe plazan ikurrina handi bat sartu nahi zutenean, udaltzainak joan zitzaizkien eta kendu egin zieten ikurra. Orduan gertatu zen iskanbila. Bi gazte atzo atzeman zituzten -atzo baten berri zegoen- eta beste bat gaur.

Autoritateari eraso egitea eta desordenu publikoak eragitea leporatzen diete. Aske laga dituzte, baina bihar epailearen aurretik pasatu beharko dute. Gazteetako bati espainiar batek jasotako kolpe baten arduraduna izatea ere leporatzen diote.



AAMk dio jende ugarik jaso zituela udaltzainen kolpeak atzoko txupinazoan. "Udaltzainek ilegalak eta oso arriskutsuak diren borrak erabili zituzten, gainera". Haien jokabidea salatu du. "Aurten ere ikurrinaren aurkako jazarpenean burubelarri murgildu dira udaltzainak, foruzainekin batera. Militarizazioa izan da sanferminetako irudi nagusia. Udaltzainek berriz ere erakutsi dute UPNren agindu politikoaren pean daudela, eta interes politiko zehatz batzuen arabera aritzen direla. Erantzukizun politiko eta profesionalak eskatu behar dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.