Lan Gatazka / Volkswagen

Beste bi langile atxilotu dituzte Foru Poliziako kideei eraso egin zietelakoan

Joan den apirilaren 11n elkarretaratzea egin zuten Nafarroako Volkswageneko langileek Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Parlamentuaren atarian zeuden Foru Poliziako kideei eraso egitea leporatuta bi lagun gehiago atxilotu dituzte gaur. Dagoeneko lau dira Parlamentu atariko istiluengatik atxilotutako VWeko langileak.

2006ko apirilaren 19a
18:24
Entzun
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Iruñeko bi lagun atxilotu dituzte; 49 urteko R.R.S. eta 39 urteko R.S.C. hain zuzen. Lehena bere kabuz aurkeztu da Iruñeko komisaldegian telefonoz horrela eskatu eta gero. Bigarrena, berriz, bere etxean atxilotu dute. Foruzaingoak agintearen aurkako atentatua eta nahasmendu publikoa delitua leporatu die biei.

Bestalde, komunikabideetan azaldutako argazkiak eta Parlamentu kanpoko kamerak hartutako irudiak ikuskatzen ari da eta atxiloketa gehiago egin ditzazkeela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.