nafarroa

Beste era bateko ezabaketa eguna

Arbizun eta Etxarri Aranatzen "terrorismoa goresten duten pintaketak" ezabatu ditu Nafarroako Gobernuak bart (bideoan).  [Vimeo]http://vimeo.com/57202744#at=0[/Vimeo]

2013ko urtarrilaren 11
16:57
Entzun

Nafarroako Gobernuaren ekimenez, Arbizun eta Etxarri Aranatzen "terrorismoa goresten duten pintaketak" ezabatu dituzte bart, "udalek uko egiten dietelako garbitzeari". Gobernuak eta Espainiaren Nafarroako Ordezkaritzak azaroan sinatu zuten halako margoak ezabatzeko protokoloa.

Arbizuko eta Etxarri Aranazko udalei duela hilabete eskatu zieten pintaketak ezabatzeko, gobernuaren arabera, eta "epea amaitu" ondoren kendu ditu hark hamarren bat margo —"entitate handienekoak"—, enpresa bat kontratatuta. Foruzainek babestu dituzte langileak.

Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituta, gobernuak dio herrialdeko beste herri batzuetan ere badirela "[ETAren] terrorismoa" laudatzen duten ikurrak eta esaldiak.

Ezabaketa lanak mila euro inguruko kostua izango duela adierazi du Nafarroako Gobernuak, eta udalei pasatuko diela faktura, "haiena delako garbitasun publikoaren ardura". Ez badute ordaintzen, Nafarroako Ogasuneko Funtsetik kenduko die dirua, ohartarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.