Eusko Jaurlaritza. Abenduan ordaintzeko erabakia hartu zuen, baina Espainiako Auzitegi Konstituzionalak etetea agindu du aste honetan eta Jaurlaritzak ez du ordainduko.
Nafarroako Gobernua. Abenduan Gabonetako lansariaren pareko ordain osagarria ematea onartu du Nafarroako Legebiltzarrak. Ezin bada, 2013ko lehen saria urtarrilera aurreratzea eskatu du.
Arabako Foru Aldundia. Espainiako Gobernuaren erabakia jarraitu du, eta langileei soldata %7 jaitsi die.
Bizkaiko Foru Aldundia. Ez die funtzionarioei lansaria ordainduko. Horren ordez, 2013. urteko aparteko lansariak urtarrilera eta ekainera aurreratuko ditu.