Joan den ostegunean, uztailak 15, beste eraso matxista bat eta beste eraso homofobo bat gertatu ziren Zornotzan. Mugimendu Feministak azaldu duenez, mutil talde gazte batek egin dituzte erasoak. Azaldu dute mutil kuadrillak denbora bat zeramala neska-mutil batzuei jazartzen, eta 15ean kaletik jarraitu, mehatxatu, iraindu eta harriak jaurti zizkietela. Gertaerak salatzeko, elkarretaratzera deitu dute Mugimendu Feministak eta Akelarre aniztasun taldeak gaur arratsaldeko 19:00etarako, Zornotzako Erreferendum plazan.
Beste eraso homofobo bat eta beste eraso matxista bat gertatu dira Zornotzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu