EUSKAL PRESOAK

Beste 'escrache' bat egin diote Garzoni Argentinan, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Mar del Platan egin dute, epailea omentzeko ekitaldi batean. Irailaren 18an eta 21ean ere egin zituzten haren kontrako beste bi, Buenos Airesen. [Youtube]http://www.youtube.com/watch?v=rHrQdvpIVoE[/Youtube]

2013ko urriaren 17a
13:34
Entzun

Baltasar Garzon epaile espainiarraren kontrako escrache bat egin dute Argentinan; oraingoan, Mar del Platan. Besteak beste, "torturatzaile" deitu diote, eta euskal presoen aldeko aldarriak oihukatu dituzte.

Ez da aurreneko aldia Argentinan Garzonen kontrako eta euskal presoen eskubideen alde escrache bat egiten dutena. Irailaren 18an egin zuten beste bat, Argentinako hiriburuko Filosofia eta Letretako fakultatean. Irailaren 21an, berriz, Argentinako hiriburuko irrati batean parte hartzen ari zela egin zuten protesta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.