Atzo arratsaldeko seietan (zazpiak Euskal Herrian) atxilotu zituzten hiru andrazko horiek, erasoetako baten jomuga izan zen Stocwellgo geltokitik hurbil, Blair Houseko etxebizitza batean. Londres erdialdeko polizia etxe batera eraman dituzte hirurak, eta espezialistak etxea miatzen ari diren frogen bila. Atentatuen egileak gordetzea leporatzen diete hiru emakume horiei.
Bestalde, bederatzi gizonezko atxilotu dituzte gaur Tootingen, Londres hegoaldean, eta haiei ere uztailaren 21eko erasoekin zerikusia izatea egozten die Poliziak.
Atzo ustez atentatuetan zuzenean parte hartu zuen lau ekintzaileetako bat atxilotu zuten Birminghamen: Jassin Hassan Omar 24 urteko gizon gaztea. Somalian jaioa da, baina hamaika urte daramatza Erresuma Batuan bizitzen.
Atentatuak Londresen
Beste hamabi lagun atxilotu ditu Erresuma Batuko Poliziak uztailaren 21eko erasoekin lotuta
Uztailaren 21ean Londres asaldatu zuten atentatuekin lotuta atxiloketak egiten jarraitzen du Erresuma Batuko Poliziak. Zehazki, hamabi lagun atzeman ditu azken orduetan: hiru emakumezko eta bederatzi gizonezko. Atentatuen egileak gordetzea leporatzen diete hiru emakumeei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu