'Zure ziztada behar dugu'

Beste hedabideetatik ere iritsi da babesa

Komunikabideetako 150 langile inguruk bat egin dute BERRIA Taldearen 'Zure ziztada behar dugu' kanpainarekin2.900 lagunek egin dute jadanik diru ekarpena; 5.000 lagunena lortu nahi dute

EITBko hainbat langilek kanpainari babesa azaltzeko egindako agerraldia. LUIS JAUREGIALTZO  / ARGAZKI PRESS.
ainara arratibel gascon
Donostita
2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
BERRIAlagunen komunitatea hazten doa. Pixkanaka-pixkanaka, handituz doa erlauntza. Jada 2.900 lagunek egin dute ziztada. Oraingo honetan, hedabideetako langileek babestu dute BERRIA Taldeak laguntza ekonomikoa lortzeko abiatutako kanpaina.

Ekonomiaren nahiz idatzizko hedabideen ereduaren krisiak eraginda, urte ekonomiko zailak izaten ari da BERRIA Taldea. Hori kontuan hartuta, Zure ziztada behar dugu kanpaina jarri zuen martxan azaro amaieran. Proiektuari eutsi eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko diru ekarriak lortzea zen xedea. Jarritako erronka: 5.000 lagunez osatutako komunitate baten bidez 500.000 euro biltzea. Hau da, urtean 100 euroko ekarpena egingo duten 5.000 pertsona lortzea.

Hilabete hauetan, hainbat sektorek babestu dute kanpaina: euskalgintza, kirola, kultura... Zenbait eskualdetako alkate eta zinegotziek ere egin dute zizta. Oraingo honetan, beste hedabideetako langileek bat egin dute kanpainarekin. 150 inguruk eman dute atxikimendua. EITBko, Euskalerria Irratiko, Argia-ko, Bilbo Hiria irratiko, Jakin-eko, Bierrik Fundazioko, Anboto Komunikabideetako, Info7ko eta Goienako beharginak daude sinatzaileen artean. Lorea Agirre kazetariak idatzitako testu bati atxikimendua emanda babestu dute laguntza kanpaina.

Une honetan, bigarren fasean dago kanpaina. Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko langile eta langile ohien agerraldi batekin hasi zuten fase hori. Sektorez sektore atxikimenduak biltzen aritzeaz gain, herriz herri ari dira lanean kanpaina zabaldu eta ziztadak jasotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.