Frantziako Justizia Ministerioak iragarria zuen datozen asteetan presoek egindako eskaerei jarraituz horiek hurbiltzen hasiko zela. Hala, otsailean Zigor Garro eta Julen Mendizabal eraman zituzten Mont de Marsanera.
Gaur, berriz, Etxerat-ek jakinarazi duenez, beste hiru euskal preso lekualdatu dituzte Mont de Marsango kartzelara: Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberria. Poitiers Vivonneko espetxean zeuden orain arte Urbieta eta Aduna, Euskal Herritik 550 kilometrora; eta Alençonen Salaberria, 830 kilometrora.
Orotara, 56 euskal preso daude Frantziako espetxeetan, eta horietatik sei bakarrik daude epaitu gabe, eta, beraz, horiek Paris inguruan mantenduko dituzte.
Espainiako espetxetan 232 preso daude, eta haiek ere hasiak dira gerturatzeko banakako eskaerak egiten. Urratsak egiteko prest daudela esan zion Jon Olarra Guridi EPPK-ko mintzaideak Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzaileari