aurkikuntza
Beste inon agertu gabeko hileta-erritua topatu dute Trebiñun
Zortzi lagunen hilotzak beste toki batean hilobiratu eta, gero, hainbat atal aurkitutako tumulura eraman zituztela uste dute EHUko ikerlariek.
Trebiñunko indusketa arkeologiko batzuetan aurkikuntza garrantzitsua egin du Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerlari talde batek. Euskal lurraldean ezezaguna den hileta-erritua topatu dute San Martinzarren kokatutako San Kilezko hilobi-tumulu neolitikoan. Bertan zortzi bat gizakiren gorpuak hobiratu zituzten eta horien gainean, harrizko estaldura bat ezarri. Adituek jasotako zantzuei erreparatuta, badirudi hilotzak beste nonbait hobiratu zituztela eta, gero, hainbat atal tumulu horretara eraman zituztela. Leku berean, 5.000 urteko aintzinatasuna izan dezaketen arrastoak topatu dituzte ikerlariek; hala nola, zeramika zatiak eta silexaz eginiko hainbat objektu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu