«Beste iruzur bat egin nahi dute herritar gehienen borondatea aldatzeko»
Alderdi jeltzalean kezka eragin du ETAren indarkeria dela-eta Euskal Herritik «deserriratutako» herritarrek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko PPk egin duen proposamenak. Iñigo Urkulluk ahotan izan zuen gaia atzo eginiko agerraldian. PPri leporatu zion ETAren biktimak «bere intereserako» erabiltzea. «Hauteskunde errolda manipulatzeko saio lotsagarria justifikatu nahi du biktimak erabiliz». Buruzagi jeltzaleak gogorarazi zuen aurreko hauteskundeetan ezker abertzalearen legez kanporatzea erabili zutela PSE-EEk eta PPk Eusko Jaurlaritza eskuz aldatzeko. «Orain, aniztasuna berreskuratu delarik, beste iruzur bat egin nahi dute herritarren gehiengoaren borondatea aldatzeko». Basagoitik, berriz, adierazi du EAJk eta ezker abertzaleak «etekina» atera nahi dutela «ETAk egindako errolda garbiketaz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu