Eñaut Aramendi eta Mattin Olzomendi euskal presoei Chateauroux kartzelan (Frantzia) bisita egin ondoren, lau lagunek auto istripu bat ukan zuten ostiral arratsean Bordelen, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur esan duenez. Tramway batek kolpatu zuen haien autoa. Ez zen inor zauritu izan, baina autoa txikitua izan zen.
Urte honetako 11. errepide istripua izan da. "Frantziako eta Espainiako estatuek sakabanaketa politika martxan ezarri zutenetik -hau da duela 30 urte – 275. istripua da. Urterotan hamasei senide hil dira istripu horietan", dio AAMk. "Aski da! Euskal presoen eskubideen errespetua exijitzen dugu, haien artean sakabanaketa eta urrunketarekin berehala bukatzea. Presoa bere ingurutik ahalik gehien isolatzeaz gain, ondorio larriak ditu senide guzientzat: sekulako kostu ekonomikoak, etengabeko arazoak bisitekin, nekea, arangura eta istripuak".
euskal pRESOAK
Beste istripu bat sakabanaketagatik
Eñaut Aramendi eta Mattin Olzomendi euskal presoen lau lagunek auto ezbeharra izan dute Bordelen, haiek bisita ondotik. Ez zen inor zauritu izan, baina autoa txikitua izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu