PSE-EEk PPrekiko duen "lehentasunezko harremanean" beste pauso bat eman du gaur, EAEko 2010eko aurrekontuen akordioa sinatu dutelako bi alderdiek, Gasteizen. Bi buruek sinatu ere: Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak. Ostegunean jakinarazi zuten akordioa lortu zutela. Lopezen arabera, gaurko ekitaldiak ere erakusten du harremana "sendoa" dela.
Martxoko hauteskundeetako emaitzen arabera, bi alderdiok gehiengo osoa dute Eusko Legebiltzarrean. PSE-EE maiatzetik dago Jaurlaritzan -bakarrik dago gobernuan-, PPren babesa esker.
"Krisiaren aurkako kontuak" izango direla esan dute Lopezek eta Basagoitik, eta "sozialak". Prest agertu dira Eusko Legebiltzarreko beste taldeekin hitz egiteko. "Ez dugu inor baztertzen". Basagoitik azpimarratu du "ETAri eta ingurukoei" sosik ez dietela emango.
Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak biharko bileran onartuko du aurrekontuen lege proiektua, eta ondoren pasatuko du Legebiltzarrera. Oraingoz, 10.315 milioi euroko aurrekontuak dira. PSE-EEk eta PPk iazko kontuetatik %10 murriztu nahi dute gastua eta, horretaz gain, Jaurlaritza bi mila milioi eurotan zorpetuko da datorren urtean.
Aurreko urteetan PSE-EEk EAJ-EA-EB hirukoaren aurrekontuak babestu izan ditu.
politika
Beste izenpetze bat
Patxi Lopez PSE-EEko eta Antonio Basagoiti PPko buruek EAEko 2010eko aurrekontuen akordioa sinatu dute. "Krisiaren aurkako kontuak" izango direla direla esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu