A/H1N1 gripearen ondorioz gizon bat hil da Bizkaian -Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez ditu jakinarazi izena, adina eta lekua- eta, hala, gaixotasunagatik Euskal Herrian zendu den bosgarren pertsona da.
Igandean hil zen aurrekoa: 30 urteko gizonezko bat, Iruñean. Bertan bizi zen, jaiotzez espainiarra bazen ere (Cordobakoa). Bi egunez eztularekin eta ondoezik egon ostean, Virgen del Camino erietxera eraman zuten azaroaren 1ean, eta A gripea zeukala esan zioten. Ondoren, neunomia harrapatu zuen eta igandean 19:15ean hil egin zen.
Pasa den astean bi lagun zendu ziren Bizkaian, nahiz eta bi kasuetan ez duten ere hildakoen izen-abizenen berri eman. Ostegunean Bilboko etxe batean hilotz aurkitu zuten pertsona bat eritasunak jota zegoen, eta hurrengo egunean 64 urteko gizonezko bat hil zen. Irailaren 29an 74 urteko Elizondoko (Nafarroa) gizonezko bat zendu zen.
Ipar Euskal Herrian gaur zortzi hasi ziren gripearen aurkako txertoa ematen -jende gutxi joan da orain arte-. Hegoaldean =astelehenean==http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-11/013/005/Milioi_erdi_laguni_eskainiko_diete_AH1N1_gripearen_aurkako_txertoa_Hegoaldean._Eusko_Jaurlaritzak_eta_Nafarroako_Gobernuak_astelehenean_abiatuko_dute_txertaketa.htm=l ekin zioten.
osasuna
Beste lagun bat hil da Euskal Herrian A gripearekin
A/H1N1 gaixotasunagatik zendu den bosgarren pertsona da. Bizkaian hil da gizonezko bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu