gizartea

Beste lagun bat hil da Euskal Herrian A gripearekin

A/H1N1 gaixotasunagatik zendu den seigarren pertsona da. Araban hil da emakumezko bat.

2009ko azaroaren 26a
18:04
Entzun
A/H1N1 gripearen ondorioz emakume bat hil da Araban -Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez ditu jakinarazi izena, adina eta lekua- eta, hala, gaixotasunagatik Euskal Herrian zendu den seigarren pertsona da.

Azaroan bost lagun hil dira A/H1N1 gaixotasunak jota Euskal Herrian: azaroaren 19an Bizkaian gizonezko bat zendu zen, azaroaren 15ean 30 urteko gizonezko bat, Iruñean eta azaroaren hasieran bi lagun zendu ziren Bizkaian.

Irailaren 29an 74 urteko Elizondoko (Nafarroa) gizonezko bat zendu zen.

Euskal Herrian dagoeneko hasi dira gripearen aurkako txertoa ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.