Aurreko hiru egunetan genero indarkeria egotzita Euskal Herrian hemezortzi gizon atzeman ondoren, gaur beste lau atxilotu dituzte, Bizkaian: Bilbon bi, Barakaldon bat eta beste bat Basaurin.
Bilboko atxilotuetako batek 41 urte ditu. Bikotekide ohiarekiko urruntze agindua haustea leporatu diote. Beste gizonak 43 urte dauzka, eta neska-lagun ohia jo duelakoan atzeman dute. Zigarro batekin emakumeari esku batean erredura eragitea ere egotzi diote.
Barakaldon 28 urteko mutil bat atzeman dute, neska-lagun izandakoari, irainak eta mehatxuak egiteaz gain, lepotik heltzea egotzita.
Basaurin 43 urteko gizona atxilotu dute. Akusazioa: emaztea jotzea.