Atxiloketa

Beste lau lagun atzeman ditu Frantziako Poliziak Baionan eta Ziburun

Haitz Aldana, Jonathan Leroy, Mikel Onko eta Lorie Bagieu dira atxilotutakoak, eta horiek ere ustez kale eraso batekin lotu dituzte. Atzo atzemandako laurak libre dira.

2009ko martxoaren 11
18:30
Entzun
Frantziako Poliziak atzo lau lagun atzeman zituen Baionan, ustez Angelun (Lapurdi) egindako kale eraso batekin lotuta, eta gaur goizean beste lau atxilotu ditu Lapurdin: Haitz Aldana, Jonathan Leroy eta Mikel Onko Ziburun eta Lorie Bagieu Baionan. Atzo atzemandakoak aske utzi zituen: Christophe Sangla, Pierre Sangla, Cedric Otegi eta Cedric Belaske.

Gaurkoak ere ustez kale eraso batekin lotu ditu Poliziak, Donibane Lohizunen (Lapurdi) izandako batekin.

Protesta gisa, gaur Baionan eta Ziburun elkarretaratzeak egingo dituzte. Baionan 18:00etan polizia-etxearen aurrean, Ziburun 19:00etan portuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.