luiziak

Beste luizi handi bat izan da Ondarroan

Arratsaldeko 15:30ean izan da azken luizia, eta Kamiñaldeko etxeak harrapatu ditu. Honela erori da mendia gaur arratsaldean Ondarroan. @eitbAlbisteak @berria @naiz_info @UdalBarriak @deia_bizkaia pic.twitter.com/yXGO4M8aU2 — Ondarruko kontuk (@OndarroaInfo) 2016(e)ko martxoak 11

2016ko martxoaren 11
15:53
Entzun

Ondarroan luiziek ez dute etenik. Gaur arratsaldean beste bat izan da, handia, eta ondoko etxeak jo ditu. Asteartean atera zituzten handik bizilagunak 84 etxebizitza hustuz, eta zorionez ez dago zauriturik. Bat baino gehiago izan dira luiziak asteartetik. Udalak atzo larrialdi egoera ezarri zuen: "Orain arte, horretara iritsi ez bagara ere, neurri guztiak hartu ditugu, baina egoeraren larritasuna ikusita, larrialdi egoera ezarri dugu", esan dute Udaleko iturriek.

Lehenagotik ere teknikoek ohartarazi zuten harri gehiago eroriko direla. Luiziak jotako etxeen azpialdeko kalea moztu egin dute goizean. Aste honetan bertan jakinarazi zieten bizilagunei ezingo zutela gutxienez bi astetan etxera itzuli. Zunbletz Bedialauneta alkatea Bilduko beste arduradun batzuekin hainbat bilera egiten ari da "irtenbide koordinatu bat" aurkitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.